lunes, 23 de abril de 2007

SUPERLIGA

Aste honetan, superligako emaitzak begiratzen baditugu denetik aurkitu dezakegu! Athletic-ek irabazi egin du, Errealak berdindu eta Lagunak-ek berriz galdu! Bi jardunaldi bakarrik falta dira eta liga oso interesgarri dago!
Nafarrek oso zaila dute mailari eustea, gipuzkoarrek maila mantentzea dute helburu, bide horretan azken urratsa falta zaielarik! Bizkaitarren kasua da bitxiena, orain arte liga esku eskura bazuten ere azken gertaerak medio une honetan bigarren postuan dira!
Hona hemen asteburu honetako partiden inguruko berriak irakurri ahal izateko zenbait helbide!

jueves, 19 de abril de 2007

EUSKAL SELEKZIOA

Euskal selekzioei buruzko informzioa jaso nahi baduzu, orri honetara joan zaitezke! Egia esan, ez da informazio gehiegi agertze baina interesgarria izan daiteke!


http://www.eff-fvf.org/

JOLASEAN!





Bideo honek argi erakusten digu, futbolean lehiatzeaz gain beste hainbat gauza egin daitezkeela! Begira ze ondo pasatzen ari diren neska hauek Hondarretako hondartzan!


sábado, 14 de abril de 2007

SELEKZIOA


Aste santu honetan, emakumeen euskal selekzioa Argentinan izan da bertako selekzioaren aurka lagun arteko partidu bat jolasten! Errealeko hiru jokalari han izan dira!