lunes, 28 de mayo de 2007

jueves, 24 de mayo de 2007

EUSKAL SELEKZIOA


Maiatzaren 20an, emakumezkoen euskal selekzioak espainiako selekzio autonomikoen arteko finala jolastu du kataluniaren aurka.


Nahiz eta euskal selekzioak partida ona jolastu, azkenean garaipena katalunia aldera joan da 4-3!


http://www.rfef.es/artavan-bin/Rfef/init

jueves, 17 de mayo de 2007

INFORMAZIOA

Badakigu dagoeneko superliga amaitu dela eta orain euskal talde bakoitzak dagokion bidea hartu du! Errealak, nazionaleko beste bost talderekin batera, euskadiko kopa jolastuko du! Orri honetan, lehia berri honen inguruko informazioa lortu dezakezu!

http://www.txapeldunak.com/cvasca.asp

jueves, 10 de mayo de 2007

ZORIONAK ZUEI ERE!


Athletic-ek liga irabazi du eta hau zoriontzeko modukoa da baina erreala ere ez da atzean geratu. Superligan jokatu duen lehen denboraldian bederatzigarren postua lortu du horrela mailari eutsiz! Zorionak neskak!

JOLASEAN!

Ikusi eta gozatu!


martes, 8 de mayo de 2007

ZORIONAK!


Aste honetan jolastu da superligako azken jardunaldia. Euskal taldeek era guztietako emaitzak lortu dituzte. Lagunk-ek ez du mailari eusterik izan, Errealak bederatzigarren postuan amatu du denboraldia eta Athletic-ek superliga irabazi du laugarren aldiz! ZORIONAK NESKAK!

http://news.google.es/news?hl=es&ct=title&ie=UTF-8&ncl=1154351270

jueves, 3 de mayo de 2007



Hona hemen superligaka 21. jardunaldian Sportin de Huelva eta Athletico Madridek jolastutako partiduaren zatitxo bat! Emaitza 1-1

lunes, 23 de abril de 2007

SUPERLIGA

Aste honetan, superligako emaitzak begiratzen baditugu denetik aurkitu dezakegu! Athletic-ek irabazi egin du, Errealak berdindu eta Lagunak-ek berriz galdu! Bi jardunaldi bakarrik falta dira eta liga oso interesgarri dago!
Nafarrek oso zaila dute mailari eustea, gipuzkoarrek maila mantentzea dute helburu, bide horretan azken urratsa falta zaielarik! Bizkaitarren kasua da bitxiena, orain arte liga esku eskura bazuten ere azken gertaerak medio une honetan bigarren postuan dira!
Hona hemen asteburu honetako partiden inguruko berriak irakurri ahal izateko zenbait helbide!

jueves, 19 de abril de 2007

EUSKAL SELEKZIOA

Euskal selekzioei buruzko informzioa jaso nahi baduzu, orri honetara joan zaitezke! Egia esan, ez da informazio gehiegi agertze baina interesgarria izan daiteke!


http://www.eff-fvf.org/

JOLASEAN!





Bideo honek argi erakusten digu, futbolean lehiatzeaz gain beste hainbat gauza egin daitezkeela! Begira ze ondo pasatzen ari diren neska hauek Hondarretako hondartzan!


sábado, 14 de abril de 2007

SELEKZIOA


Aste santu honetan, emakumeen euskal selekzioa Argentinan izan da bertako selekzioaren aurka lagun arteko partidu bat jolasten! Errealeko hiru jokalari han izan dira!

miércoles, 28 de marzo de 2007

Informazioa

Superliga amaitzeko dagoeneko lau jardunaldi besterik ez dira falta eta ligak oso interesgarri jarraitzen du bai hasera postuetan, bai amaiera postuetan! Honen inguruko informazio gehiago nahi baduzu, orrialde honetara jo dezakezu!

http://www.superligafemenina.net/

jueves, 22 de marzo de 2007




Oraingo honetan, bideotxo bat jarri dizuet. Bideo honetan hain zuzen Espanyol eta Athetic-ek 15. jardunaldian Bartzelonan jokatutako partiduaren zatitxo bat ikus dezakegu. Partidu hau, banako berdinketarekin amaitu zen eta orai liga amaitzeko bost jardunaldi bakarrik falta direnean, Athletic lehen postuan dugu eta Espanyol bigarrenean puntu bat gutxiagorekin!

Lagunakeko taldekideak


martes, 20 de marzo de 2007

athletic-eko taldekideak



errealeko taldekideak



http://www.euskaraz.net/Argitalpenak/Mugi/Mugi30/03





Hona hemen momentu honetan superligan lehian ditugun hiru euskal taldeen argazkiak. Errealaren eta athletic-en kasuan, jokalarien inguruko informazio gehiago lortzeko aukera duzu argazkien azpian agertzen diren linkak erabiliz!

Argi dago, gaur egun oraindik emakumeen futbolak baztertuta jarraitzen duela. Hau dela eta, blog berri honetan mundu honen inguruko zenbait berri ematen saiatuko naiz interesa duen edonork eskura izan ditzan.